Gan den udazkenean proiektu eder bat ailegatu zitzaigun Xaretarat, Pastoral bat emateko erronka pullita bezain haundia, Pantxika Urruti gure errejentaren gidaritzapean.

Jean Mixel Bedaxagar, Benito Lertxundi eta “Haizea” taldearen bidez ezagutzen ginuen “Maddi, oreina bilakatu zen neska”ren ixtorioa, “Ura ixuririk” kantu ezagunarekin, eta Gerardo Mungia “Pintxe”k bilakatu pastoralari ezin ezetzarik eman.

Geroztik, hemen gaituzue Xaretako lau herrietako bizizaleak lan eta lan, mustrakak gure haitada bilakaturik, makilaren erritmoan firindaka, kantuan eta dantzan trebatzen gure hoberena bihotzez zuei eskeintzeko.

Urrian elgar ikusiko dugulakoan, biba Maddiren Trajeria Pastorala!

Zugarramurdi

Urriaren 15 eta 16an. 15:30etan

Sarrerak

Sara

Urriaren 22 eta 23an. 15:30etan

Sarrerak

“Hemen gaituzue Xaretako lau herrietako bizizaleak lan eta lan, mustrakak gure haitada bilakaturik, makilaren erritmoan firindaka.”


90

Arizale

120

Bizizale

4

Emanaldi

1000

Bizipen